XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inocencio Aranguren Mendizabal (1907)

Gerra aurreko Argia aldizkarian artikulu motzak idazten zituen, Goitar gisa izenpetuz.

* Erraizabal Txiki mende hasieran hustu zenean, berari zegozkion lurrak Erraizabal Garakoak erosi zituen, horrela Telleriarte auzoko lur gehien zuen baserria bihurtu zelarik.

Nekazari aldian, gutxi gora behera 50 anega (*ANEGA: 55,5 litro) gari, 40 anega arto eta 40 imilaun (*IMILAUN: 3,5 litro) babarrun jasotzen zuten.

Abere aldetik 4 behi, beste horrenbeste txekor 35-40 ardi eta etxeko lanetarako bakarrik sekulako idi parea zutelarik.

Garia eta artoa ereiteari utzi ziotenean, bigantxen hazkuntzari ekin zioten, bigantxa gazteak erosi eta umetu ondoren salduz.

Gaur egun artzantzara dedikatzen dira eta ekintza honen urtebeteko etekina hau da (1993ko datuak): 4.000 Kg gazta, 350 arkume, 900 Kg artile eta okelatarako 75 ardi zahar.

Ekintza edo ogibide hau burutzeko, pinudi sail handiak belardi bihurtu dituzte horrela etxe inguruan larre erosoak sortuz.

* 1945etik 1950era Erraizabal baserria berriztatu egin zen, solairu bat gehiago ere eman zitzaiolarik.

* 1991ean gertatutako sute batek etxea erabat kiskali zuen.

Hala ere, auzoaren laguntzarekin berriro altxatu zen.

Erraizabalgo aitona-bilobak.